Xabi Ibarguren eta Imanol Olaran dira Goierriko Kopan txapeldun
Xabier Ibarguren lazkaotarrak eta Imanol Olaran olaberritarrak osatutako palari bikoteak irabazi du Goierriko VI. Kopa txapelketa. Olaberrian, herenegun bukatu zen lehiaketa, finalarekin. Ibarguren-Olaran bikoak 35 eta 22 irabazi zion azken partida Be
Txapelketa Goierriko 11 bikotek parte hartu dute, Olaberriko, Idiazabalgo, Lazkaoko eta Ordiziako palariak tartean. Denera hamar partida jokatu dituzte, guztiak Olaberriko udal pilotalekuan, astelehenetan.
Finaleko onena, Olaran
Txapela janzteaz gain, finalean Imanol Olaran atzelaria nabarmendu zen. Partidako pilotari onena bera izan zen.
Jaialdian, Olaberriko lau gaztek paleta gomarekin erakustaldi partida ere jokatu zuten, Eliteko txapelketako errebantxa.












