Seguran udako aisialdirako eta begirale lanerako izena eman behar da
Udako aisialdi eskaintza prest dute Seguran, eta bertan parte hartzeko nahiz begirale izateko, aste honetan, hilaren 13a baino lehen eman behar da izena, udaletxean, liburutegian edo gaztelekuan.3-11 urte bitartekoentzat udaleku irekiak antolatu dituzt...
Udako aisialdi eskaintza prest dute Seguran, eta bertan parte hartzeko nahiz begirale izateko, aste honetan, hilaren 13a baino lehen eman behar da izena, udaletxean, liburutegian edo gaztelekuan.
3-11 urte bitartekoentzat udaleku irekiak antolatu dituzte, uztailaren 4tik 22ra edo 29ra, 10:00etatik 13:00etara. 12-17 urte bitartekoentzako, berriz, gaztelekua egongo da irekita, uztailaren 4tik 22ra, astelehenetan, asteazkenetan eta ostiraletan, 11:00etatik 13:00etara. Besteak beste, Arabako Sobrongo abentura parkera irteera egingo dute. Ekainaren 10ean ate irekiak egingo dituzte eta ekainaren 1ean, 18:30ean, gurasoekin bilera, kultur etxean.
Igeriketa ikastaroa ere antolatu dute 3 urtetik gorakoentzako. Uztailaren 11tik 22ra edo 29ra izango da, egunero (12:00- 13:00). Aisialdian izena emandakoekin taldea osatzen bada, 13:15ean ere aukera egongo da.
Begiraleen izen ematea
Udako aisialdi eskaintza osatzeko begiraleak ere behar dira. Derrigorrezkoa da Seguran erroldatuta egotea eta EGA agiria edo HABEren 3. maila edukitzea. Lehentasuna izango dute magisteritza, pedagogia, psikologia, Shee, Begirale titulua edo Haur Hezkuntzako titulua dutenek. Interesatuek izena eman behar dute.













