Meategietan Barrena ibilaldi gidatua larunbatean Zerainen
ZERAIN // Nazioarteko Museoen egunaren harira, bigarren ekitaldia egingo dute larunbatean Zerainen, 11:00etatik aurrera: Jakoba Errekondo paisajistak gidatuta, Meategietan barrena ibilbide gidatua. Bertan parte hartu ahal izateko izena eman behar da a...
Nazioarteko Museoen egunaren harira, bigarren ekitaldia egingo dute larunbatean Zerainen, 11:00etatik aurrera: Jakoba Errekondo paisajistak gidatuta, Meategietan barrena ibilbide gidatua.
XI. mendetik hasita ustiatu da burdina Aizpeako meategietan. Ustiaketa horri esker paisaia berezi bat sortu da, Burdinaren Lurretakoa. Larunbatean, beraz, paisaia berezi hori hobeto ezagutzeko aukera izango da Errekondorekin.
Bertan parte hartu ahal izateko izena eman behar da aurrez, 943 80 15 05 telefonora deituta edo turismobulegoa@zerain.eus posta elektronikora mezua bidalita.













