Legorretan herri baratzeak eskuratzeko epea zabalik
Herri baratzeetako hainbat partzela hutsik geratu direnez eta itxarote zerrenda eratzeko asmoz, eskariak aurkezteko epealdi berria ireki du Legorretako Udalak. Bete beharreko baldintzak ondorengoak dira: udalerriko bizilaguna izatea, adinez nagusia iza...
Herri baratzeetako hainbat partzela hutsik geratu direnez eta itxarote zerrenda eratzeko asmoz, eskariak aurkezteko epealdi berria ireki du Legorretako Udalak. Bete beharreko baldintzak ondorengoak dira: udalerriko bizilaguna izatea, adinez nagusia izatea eta jarduteko gaitasun osoa izatea eta, azkenik, etxebizitza bakoitzeko titular bat baino ez da onartuko.
Herri baratze bat eskuratu nahi duenak, eskaria egin beharko du Legorretako udaletxean, 08:00etatik 13:30era. Eskariak aurkezteko epea ostiralera arte, hilak 31, egongo da zabalik. Izena ematen dutenen artean zozketa egingo da apirilaren 5ean, 11:00etan, udaletxean.












