Xendapedalak BTT Proba ekainaren 27an jokatuko da, Legorretan
Mendi bizikleta martxaren izen-emateak zabalik daude.
Hirugarren Xendapedalak mendi bizikleta martxako irudia, iaz. // Argazkia: Laida Goiburu Txirrindularitzaren zaletuek Xendapedalak mendi bizikleta martxaren zazpigarren edizioaren berri eman du. Ekainaren 27an jokatuko da aurten, larunbatarekin batera. 09:00etarako egin dute hitzordua, eta izen-emateak irekita daude dagoeneko.
Berrikuntza bat jakinarazi du, gainera, probaren antolakuntzak: ibilbide berriak egongo direla, hain zuzen. Ohi bezala, bi ibilbide egongo dira, 25 eta 40 kilometro artekoak eta 1.000-1.500 metro positibo arteko desnibeldunak, baina aurrerago jakinaraziko dituzte ibilbideen inguruko datu zehatz gehiago.
100 partaideei saria
Proba berezi honetan parte hartu nahi dutenek, RockTheSport.com orrialdean izena eman beharko dute, eta lehenbailehen ibiltzeko deia egin dute antolatzaileek; izan ere, izena ematen duten aurreneko ehun partaideek Gobik-en galtzerdi parea jasotzeko aukera izango dute. Legorretako Udalarekin zein Pikuk Kirol Klubarekin elkarlanean antolatzen den ekimena izango da, beste behin ere. Herritarrei parte hartzeko deia luzatu die probaren antolakuntzak.













