‘Korrika egin ezin dutenen alde’ elkartasun erronkaren hasiera Lazkaon
Maiatzaren 29an hasiko da ibilbidea 08:00etan eta sei orduren buruan toki berean bukatuko da. Bakuntza aisialdi elkartea da bultzatzaileetako bat.
Iaz Lazkaon jokatu zen elkartasun erronkaren partaideetako batzuk.Asier Zaldua Lazkaon emango zaio hasiera Korrika egin ezin dutenen alde elkartasun egitasmoaren ibilbideari, maiatzaren 29an, 08:00etan. Ibilbidea 14:00etan leku berdinean amaituko da.
Fernando Magaldi korrikalariak bere zaletasuna elkartasun tresna bihurtu du Bakuntza Aisialdi Elkartearekin bultzatutako egitasmoarekin. Erronka uztailaren 5ean amaituko da Quintana de Toranzon (Kantabrian, Espainia), korrikalariaren jaioterrian. Ekintza horren helburua gaixotasun arraroak eta desgaitasunak ikusaraztea da, errealitate hori herritarrengana hurbilduz eta gizarte irisgarriagoa eta inklusiboagoa sustatuz.
Magaldik zailtasun pertsonal handiak gainditu ditu, osasun arazoak, istripu larri bat… Erronka bakoitza gainditze pertsonalaren eta konpromiso sozialaren adibide bihurtu ditu. Udalak parte hartzeko deia egin du, ibilbidearen zati bat lagunduz edo azken kilometroetan bat eginez.













