Zaldibiako Mendi Lasterketaren dortsalak, agortuta
Ibilbide luzean 250 mendi-korrikalari lehiatuko dira, eta motzean 150. Maiatzaren 16an jokatuko da probaren VII. edizioa.
Mendi lasterkariak Ausa-Gaztelura bidean, orain bi urte. Loinaz Agirre Beste behin ere dortsal guztiak agortuta daudela jokatuko da VII. Zaldibiako Mendi Lasterketa. Antolatzaileek atzo jakinarazi zuten lasterketa luzean (28 km eta 1.950 metro desnibel positiboa) eta laburrean (15 km eta 1.000 metroko desnibel positiboa) ez dagoela lekurik, eta itxaron zerrendan izena emateko aukera dagoela.
Lasterketa maiatzaren 16an jokatuko da, Zaldibiako plazatik abiatuta 09:00etan. Bi lasterketak Aralarko Parke Naturaletik igaroko dira. Partaideen jatorriari ere aipamena egin diote: %85 euskal herritarrak dira, %10 Herrialde Katalanetakoak eta gainontzekoak Espainiako hainbat probintziatakoak.













