Nikolas Molina eta Ane Iturria izan dira Junior Trail proban azkarrenak
Nikolas Molina izan da azkarrena Junior Trail proban. Bigarren tokian Victor Illera (Burgos) eta hirugarren Anartz Artola hernaniarra iritsi dira. Nesken artean, euskaldun bat izan da lehena helmugan; Ane Iturria, Tolosarra. Bigarren, Yaiza Miñana (Zaragoza) izan da eta hirugarren, Andrea Sinfreu kataluniarra.















