Lazkaoko pilota txapelketa Garmendiak eta Bereziartuk irabazi dute
Kontsolazio faseko finalean Eñaut Ibarguren eta Markel Iturbe nagusitu dira.
Herriko Txapelketako sari banaketa.Lazkao Pilota Atzo amaitu zen Lazkaoko Pilota Txapelketa, herriko festetako Haurren egunean. Bi partida jokatu ziren: Txapeldunen faseko finala eta Kontsolazio fasekoa.
Kontsolazio faseko partida jokatu zen, lehenengo. Eñaut Ibargurenek eta Markel Iturbek 22-19 irabazi zieten Aitzol Lasari eta Iñaki Irastorzari. Jarraian, Txapledunen faseko finala izan zen. Bertan, Ion Garmendia eta Unai Bereziartu 22-18 gailendu zitzazikien Asier Alonsori eta Manex Garmendiari.
Sari banaketaren ondoren pilota txapelketako parte-hartzaile guztiek afaria izan zuten. Modu horretan, urtarriletik martxan zegoen Herriko Txapelketari amaiera eman zioten, beste urte batez.













