Olaberriko Jolas Txokoan izen-emate epea zabaldu dute
OLABERRIA // Hiru urtetik 13ra bitarteko haurrek Jolas Txokoa erabili ahalko dute, 2018-2019 ikasturtean ere, Olaberrian. Izena emateko epea atzo zabaldu zuen udalak, irailaren 21era arte. Orria bete, eta udaletxean utzi behar da edo posta elektroniko ...
OLABERRIA // Hiru urtetik 13ra bitarteko haurrek Jolas Txokoa erabili ahalko dute, 2018-2019 ikasturtean ere, Olaberrian. Izena emateko epea atzo zabaldu zuen udalak, irailaren 21era arte. Orria bete, eta udaletxean utzi behar da edo posta elektroniko bidez (o.jolastxoko@outlook.es) bidali. Zerbitzua irailaren 24an jarriko dute martxan. Haur baten matrikula kuota 60 euro da, bigarrenarena 45 euro, eta hirugarrenagatik edo gehiagorengatik ez da ordaindu beharrik.