Enzo Elizburuk irabazi du txirrindularitzako Segura Saria lasterketa
Irabazleen taldeko argazkia, larunbatean Seguran. SEGURAKO TXIRRINDU ELKARTEA Maiatzaren 2an, larunbatarekin, jokatu zen Jabier Ormazabalen omenezko 52. Segura Saria txirrindulari lasterketa kadeteen mailan. Ulma-Aloña Mendi taldeko Enzo Elizbururentzat izan garaipena, 60,7 kilometroak 1:35:56 segundoan burutu ostean. Xabier Berrueta (Besa-Geminis) bigarren gelditu zen, eta Borja Osa (Viveros San Anton-Mardu) hirugarren.
Mendikoa saria ere Elizburuk irabazi zuen, eta Beasaingo Inoxcra taldea izan zen denetan azkarrena 4:52:30-ko denborarekin. 76 txirrindularik igaro zuten helmuga Segurako Germanenean.

Elizburu (erdian), Berrueta (eskuinean) eta Osa (ezkerrean), larunbatean Seguran. SEGURAKO TXIRRINDU ELKARTEA













