Ordiziako igerilariek esperientzia baliotsua pilatu dute Frantzian
Gipuzkoako Selekzioarekin Frantzian izan ziren joan den asteburuan June Zubiri eta Unai Etxeberria.
Joan den asteburuan Gipuzkoako Selekzioarekin Tarbesen (Frantzia) izandako igeriketa txapelketan maila altua erakutsi zuten June Zubiri eta Unai Etxeberria Ordizia Igeriketa Elkarteko kideek.
Erakustaldia eman zuten bi goierritarrek, baina emaitzez harago, uretan zein uretatik kanpo bizitako “esperientzia positiboa” azpimarratu dute biek, Igeriketa elkartearen esanetan: “Horrelako esperientziek kirolaren hazkundea ez ezik, taldearen balioak ere indartzen dituzte”.
Aurrera begira ere, erronka gehiagori eusteko gogotsu dira.













