Beasainera iritsi da Pertsona Nagusien Bira.
Idiazabaldik abiatu da gaur goizean Agijupens elkarteak antolatutako Pertsona Nagusien Bira, eta Beasaingo Loinazko San Martin plazan amaitu da gaurko etapa. Ataungo eta Lazkaoko jubilatuek ere bat egin dute Beasainen.
Beasaingo jubilatuen elkarteko Jose Antonio Giradok Beasaingo Alkateari, Aitor Aldasorori, emanez amaitu da ekitaldia.
Eskarien artean dago, zahartze aktiboa sustatzea, “prozesu publikoetan eta udalaren bizitza politikoan parte hartze handiagoa” eskatzea. Pentsioen jasangarritasuna ere aldarrikatu dute: “Garrantzitsua da pentsio duineko pertsona naugsiek eros ahalmena galtzen ez duten sistema publikoa bermatzea”. Horretarako, KPIaren egoera eskatu dute.
Udalari egindako eskaeretan, ondorengoa da zerrenda:
- “Erretirodunen Zentro/Gunekiko harreman instituzional hobea bultzatzea.
- Gure Zentro/Guneen jasangarritasun ekonomikoa bermatzea.
- Pentsio duin eta zuzenago baten aldeko gure eskabidea babestea.
- Mota guztien hesiak ezabatzea eta etxebizitza-eraikuntza eta pertsona guztien hiri-
espazioa ahalbideratzea eta hori erraztuz eta persona guztien elkar-lotura
bultzatuko duena.
- “Euskadi-Lagunkoia” proiektuarekin bat egin dezala, hiri eta pertsona nagusiekiko herri adiskidetsua izan dadin, hiri-altzarien mantenua, espazio berdeko gozamena egiaztatuz, garbiketa eta segurtasuna zainduz eta irisgarritasuna hobetuz.
- Herri mailako Pertsona Nagusien Kontseiluak bultzatzea, eta erakunde honetako
persona batek zuzendua izan dadin.
- Bizitza guztirako izan behar duen heziketa aktiboa bultzatzea. Eremu honetarako
inbertsioa biziagotu beharko litzake.
- Domotikaren aldeko apustua egitea bai Jubilatuen Elkarteetan eta baita pertsona
nagusien etxebizitzetan, bizitza errezago eta duinago bat izan dezaten.
- Aldarrikatzen dugu ez desiratutako bakardadeari eta isolamenduari amaiera
ematea, zeren bere osasun fisikoa eta burukoa ahuldu dezaketelako.
- Bere aurrekontu egokiarekin Pertsona Nagusien zinegotzitza eskatzen dugu,
herritar osoak, eskubideekin eta betebeharrekin izaten jarraitzen dugunez gero”.
Bihar, Legorretara
Bihar, 10:00etan, Beasaingo Loinazko San Martin plaza azpitik Ordizia aldera abiatuko dira jubilatuak. Ordizian eta Itsasondon geldialdia egin eta alkateei gutun bana eman ondoren, Legorretan amaituko dute biharko etapa.
Urriaren 5ean amaituko da Bira eta bertara joateko autobusak antolatuko dituzte herrietatik.