Ion Izagirrek Frantziako Tourrean parte hartuko du
Profesionaletako azken denboraldia du ormaiztegiarrak. 12. aldiz ariko da.
Ion Izagirre Lizarrako Ibarra aldapan erasoa jotzen.Team Cofidis Ion Izagirrek (Ormaiztegi, 1989) Frantziako Tourrean parte hartuko duela iragarri du Team Cofidis taldeak. 37 urte bete berritan, profesionaletako azken denboraldia hau izango zuela jakinarazi zuen iaz. 12. aldiz ariko da itzulirik handienean. Bartzelonatik abiatuko da aurtengo Tourra, uztailaren 4an.
Denboraldi hasiera bikaina egiten ari da ormaiztegiarra. Apirilaren 4an Miguel Indurain-Lizarrako Sari Nagusia irabazi zuen, eta hurrengo astean bikain aritu zen Euskal Herriko Itzulian. Laugarren bukatu zuen sailkapen orokorrean. Paris-Nizan 7. amaitu zuen eta Ardenatako Klasikoetan lehiakor aritu da.
Frantziako Tourren bi etapa irabazitakoa da Izagirre, lehena 2016an eta bigarrena 2023an.













