Gaur banatuko dituzte Beasain Kirol Sariak Igartzako jauregian
Gaur, 19:00etan hasita, Beasaingo Kirol Sarien gala egingo da Igartzako jauregian. Herritarrek egindako hautagaiak aztertu ondoren, emakumezko kirolariaren edo kirol taldearen saria Realeko Ane Etxezarreta futbolariak jasoko du, eta gizonezkoena Ene...
Hamaika aipamen berezi izendatu dituzte. Errugbiarekin lotuta, hiru aipamen dira: Ander Alberdi eta Ihintza Lekuona errugbilariak, eta iaz Euskadiko txapelketa irabazi zuen 16 urte azpikoen taldeko errugbilari beasaindarrak. Horiez gain, Amaiur Mariezkurrena igerilaria, BKL saskibaloi taldeko Infantil Handi mutilak, motorraren arloan dabiltzan Maitane eta Ekain Aizpurua, Beñat Garmendia pilotaria, Beñat Turrientes futbolaria, Txindokiko errekorra jarri duen Aitor Garmendia korrikalaria, Euskal Herriko mendi duatloi zirkuitua irabazi duen Trigoi mendi duatloi taldea eta Octavian Mihail Romanescu atleta ere sarituak izango dira.
Bestalde, udalak erabakitako Kirol Ibilbideari Ohorezko Saria 91. Loinatz Klasikarentzat da eta Ohorezko Beasain Udal Saria Aritz Elustondo futbolariarentzat. Sari Nagusia 2018 sari banaketan jakinaraziko dute.