Bost zaldibiar sailkatu dira Europako Sega Txapelketara
Abuztuaren 8tik 10era jokatuko da Alemaniako Bavariako Thundorf Airing herrixkan.

Erabaki da dagoeneko zein euskal segalarik ordezkatuko duten Euskal Herriko selekzioa abuztuan Bavarian jokatuko den Europako Txapelketan. Bost mailatan banatuta, 21 dira sailkatzea lortu dutenak, eta horietatik bost goierritarrak izango dira, bostak zaldibiarrak. Hernanin jokatu zen joan den larunbatean sega ligako hirugarren eta azken kanporaketa. Aurrez Goiatzen eta Etxalekun aritu dira lehian.
Gizonezkoetan Migel Mari Jauregi ‘Altzo’, Josu Mendizabal eta Beñoat Aiestaran sailkatu dira, emakumezkoetan Maide Garmendia eta gaztetxoetan Izar Mendizabal. Gazteen mailan eta beteranoetan ez da goierritar ordezkaririk izango.
Bavariako Thundorf Airing herrixkan jokatuko da txapelketa, abuztuaren 8tik 10era.
HERNANIKO KANPORAKETA
Gizonezkoak
- 1. Oier Urkola
- 2. Altzo Jauregi
- 3. Amaiur Arrospide
- 4. Julen Gabirondo
- 5. Mikel Lizartza
- 6. Manex Olaiz
- 7. Josu Mendizabal
- 8. Jon Otegi
- 9. Oier Mitxelena
- 10. Beñoat Aiestaran
Emakumezkoak
- 1. Alaitz Imaz
- 2. Ainara Otamendi
- 3. Luixa Uzkudun
- 4. Maide Garmendia
- 5. Izadi Arrospide
- 6. Susana Lopez
- 7. Jugatx Agirre
- 8. Sheyla Sarasola
Mutil gazteak (14-18 urte)
- 1. Manex Olaiz
- 2. Harri Mitxelena
Neska gazteak (14-18)
- 1. Inge Goikoetxea
- 2. Izadi Arrospide
- 3. Lorea Zunzunegi
Gaztetxoak
- 1. Xuban Gartzia
- 2. Mari Olazar
- 3. Irati Tome
- 4. Aner Zunzunegi
- 5. Claudia Pellus
- 6. Haizea Larrañaga
- 7. Izar Mendizabal
- 8. Xare Iriondo
Beteranoak
- 1. Pabi Astondoa
- 2. Joakin Garmendia
EUROPAKO TXAPELKETARAKO SAILKATUAK (hiru kanporaketak kontuan hartuta)
Gizonezkoak (10 sailkatu)
- 1. Amaiur Arrospide (177 puntu)
- 2. Altzo Jauregi (177 puntu)
- 3. Oier Urkola (175 puntu)
- 4. Mikel Lizartza (172 puntu)
- 5. Josu Mendizabal (168 puntu)
- 6. Manex Olaiz (165 puntu)
- 7. Beñoat Aiestaran (163 puntu)
- 8. Julen Gabirondo (117 puntu)
- 9. Jon Otegi (112 puntu)
- 10. Oier Mitxelena (108 puntu)
Emakumezkoak (5 sailkatu)
- 1. Alaitz Imaz (180 puntu)
- 2. Luixa Uzkudun (176 puntu)
- 3. Ainara Otamendi (174 puntu)
- 4. Maide Garmendia (171 puntu)
- 5. Izadi Arrospide (167 puntu)
Gaztetxoak (3 sailkatu)
- 1. Xuban Gartzia (178 puntu)
- 2. Mari Olazar (177 puntu)
- 3. Izar Mendizabal (169 puntu)
*Mutil eta neska gazteetan, eta beteranoetan ez dago goierritarrik.

Luixa Uzkudun (2.a), Alaitz Imaz (1goa) eta Ainara Otamendi (3.a).

Mari Olazar (2.a), Xuban Gartzia (1goa) eta Izar Mendizabal (3.a).Almitza sega elkartea

Inge Goikoetxea (2.a), Izadi Arrospide (1goa) eta Lorea Zunzunegi (3.a).Almitza sega elkartea

Harri Mitxelena (2.a), eta Manex Olaiz (1goa).

Pabi Astondoa eta Joakin Garmendia.Almitza sega elkartea