Debako saskibaloi campusean izan dira BKLko kideak
Sei egunez, saskibaloia eta aisialdia uztartu ahal izan dituzte BKLko kideek.

BKL taldeko 17 kide Deban izan dira bertan egin den saskibaloi kanpusean parte hartzen. Debasketeko hogei bat gazterekin entrenamenduak eta bizipenak partekatu dituzte, sei egunez. Goizetan eta arratsaldeetan egin dituzte saskibaloi entrenamendu saioak, teknika hobetzeko helburuarekin. Baina horrez gain, hitzaldiak eta aisialdirako denbora ere izan dute, hondartzara inguratu direlarik bainutxoa hartzera.
2017 urtean antolatu zuen Debako saskibaloi taldeak kanpus hau lehenengoz, eta BKLko partaideak bertan parte hartu izan dute. Klubetik nabarmendu dute “esperientzia benetan aberasgarria” izan dela. Hori horrela, ekimen honetaz gozatzea posible egin duten denei “eskerrak” eman nahi izan dizkiete Beasaingo saskibaloi talde osoaren partetik.