Herritarrak Getaria eta Zarautz arteko itsas zeharkaldian
ZUMARRAGA // Igandean 49. Getaria-Zarautz itsas zeharkaldia izan zen. Ispilla Kiroldegiko teknifikazio ikastaroan parte hartzen duten 40 igerilarietatik, 20ek parte hartu zuten. Itsasoaren egoera txarrak aurtengo zeharkaldia baldintzatu badu ere, guztiek helmugara iristea lortu zuten eta lagun giroan egun zoragarri bat pasa zuten.