Hartzigarriei buruzko tailerra zapatuan Mutiloan
MUTILOA // Goierriko jardunaldi ekologikoaren barruan, azkeneko ekintza egingo dute larunbatean Mutiloako Txerri Gorri elkartean. Nerea Zorokiainekin Ikasi zure fermentuak egiten tailerra egingo dute, 10:00etatik 14:00etara bitartean. Beharrezkoa da aurrez izena ematea, Zeraingo udaletxean edo Ordiziako Goierriko Baratzan. 30 euro kostako da.













