Beasain-Arriaran-Beasain irteera Aizkorrirekin
KIROLA // Eskola Kirolaren barruko irteera egingo du igandean Aizkorri Mendizale Elkarteak: Beasain-Arriaran-Beasain. 08:00etan abiatuko dira elkarte paretik. Irteeran parte hartu nahi dutenek izena eman behar dute www.aizkorrime.eus webgunean edo gaur, 19:30etik 20:00etara, elkartean bertan. Ordu berean telefonoz ere dei daiteke: 943 16 22 78.