Pala txapelketak baditu bikote irabazleak
Asteburuan eman zioten amaiera Aramako Pala Txapelketari. Emakumeen artean Irribarria eta Eskisabel izan ziren irabazleak. Gizonezkoen artean, berriz, Aramendi eta Vitoria bikote donostiarra. Txapelaz eta zapiaz gain, Mahala produktuen saskia eraman zuten irabazleek. Gaztaintxota elkarteko kideak izan dira txapelketaren antolatzaileak.













