Ekainaren 6an egingo dute Xendapedalak mendi bizikleta martxa
Datorren ekainaren 6an, Xendapedalak Mendi Bizikleta Martxa egingo dute, Legorretako mendi ibilbideak eta sendabelarrak uztartzen dituen proiektuaren barruan. Proiektuaren helburua herriko kultura ondarea jaso eta herritarrak ibilaldi osasungarriak egitea da. Horretarako, ibilbide sorta bat egokitu da.Mendi martxak, bi ibilbide izango ditu, luzea, 44 kilometrokoa eta motza, 27 kilometrokoa. Aurtengoa bigarren jardunaldia izango da. Izen ematea eta kamiseta eskatzea, datorren apirilaren 5a arte egin ahalko da www.kirolprobak.com webgunean.
Momentuz, antolakuntzaren erabakia da, kirol probarekin aurrera jarraitzea. Dena den, Koronabirusak eraginda egoera egunetik egunera aldakorra denez, antolakuntza taldeak adierazi du, denborak aurrera egin ahala aldaketak egon daitezkeela eta ekainerako egoera aldatzen ez bada, neurriak hartu beharko dituztela, proba atzeratuz. Dena den, izena emanda dutenei eta eman nahi dutenei jakinarazten zaie, plaza gordeko zaiela, data ez mantentzekotan.













