Taila ikastaroa datorren astean hasiko da Olaberrian
OLABERRIA // Aurreko urteetan bezala, egurra tailatzen ikasteko ikastaroa antolatu du Olaberrian udalak. Urtarrilaren 12an hasiko da, eta asteartero bi ordu eta erdiko saioak egingo dituzte, 18:30etik 21:00etara. 30 ordu dira denera, eta ikastaroaren kostua 60 eurokoa. Izena emateko epea urtarrilaren 11ra arte da. Zortzi lagun behar dira hasteko.













