Odol ematea antolatu dute Legorretan, otsailaren 16rako
LEGORRETA // Datorren asteartean, otsailaren 16an, odola emateko aukera izango da Legorretan. Herri Antzokian izango da, eta bi txanda egongo dira: 10:30etik 12:30era eta 16:30etik 20:30era. Odola emateko, beharrezkoa da ordua hartzea, Whatsapp mezua idatzita, 659 587 529 telefono zenbakira.













