'Haizeleku' sagardoa onena Olaberriko lehiaketan
OLABERRIA // Olaberriko IV. Sagardo Txapelketa Herrikoia larunbat gauean jokatu zuten, Arkupe elkartean. Ez da dastaketa irekia egiterik izan aurten, pandemiagatik. Zaletuek Olaberrian bertan eta etxean egindako zortzi aurkeztu dituzte. Onentzat Jokin Arratibelen Haizeleku aukeratu dute, bigarren aldiz. Bigarren Handikosoro eta hirugarren Aranguren geratu dira.













