Olaberrian argazki lehiaketa urriaren 8a arte egingo dute
OLABERRIA // Herriko argazki lehiaketa antolatu du Olaberriko Udalak. Herritarrentzat da, eta Olaberrian ateratako argazkiak soilik aurkez daitezke. Adinka, bi sail bereiziko dituzte, 18 urtez behekoak eta goikoak. Bakoitzak lau argazki aurkez ditzake gehienez, formatu etzanean, koloretan nahiz txuri-beltzean. Urriaren 8an amaituko da epea (kultura@olaberria.eus). Epaimahaiak 13 lan aukeratuko ditu, eta jaki saski banarekin sarituko dituzte horiek.













