Olaberriko haurrek jarduerak eta irteera dituzte Gabonetan
OLABERRIA // Gazte Gabonak programa sortu du Olaberriko Udalak herriko haurrentzat eta gaztetxoentzat. Batetik, abenduaren 27tik urtarrilaren 5era tailerrak izango dituzte (10:00-13:00), hiru urtetik 10era bitartekoek. Bestetik, Baskonia-Barça saskibaloira, Iruñeko Rocopolisera eta mendira irteerak egingo dituzte. Izena emateko epea azaroaren 30era arte da.













