Osakidetzako «gainkarga eta utzikeria» salatuko dute langileek, biharko protestan
Osasungintzako sindikatu guztiek deituta, elkarretaratzeak egingo dituzte bihar, osasun zentroen atarietan. Haien egoera «jasanezina» dela salatu dute.
Osakidetzako langileak eta herritarrak kalera aterako dira bihar, osteguna, SATSE, ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek deituta, herrietako osasun zentroen aurrean, 13:00etan elkarretaratzeak egiteko deia egin baitute, lehen mailako arretak duen«kolapso»egoeraeta«gainkarga» salatzeko. Egoera horri aurre egiteko, «berehalako neurriak» eskatuko dituzte.
Gogora ekarri dute, abenduaren 22an protestak egin zirela Osakidetzako oinarrizko osasun zentroetako egoera «jasanezina» salatzeko. Hala ere, egoerak «okerrera» egin du: «Plantillen eskasia hain da nabarmena, ezen Osakidetzak, besteak beste, autotest COVID neurriak ezarri dituen, hau da, paziente bakoitzak bere lagina jaso behar du, lan hori egiteko langile nahikorik ez dagoelako».
Aspalditik azaleratzen ari direna errepikatuz, erantsi dute, Osakidetzan gertatzen ari dena, ez dela pandemiaren ondorio; «gaur egungo osasun krisiak are gehiago larriagotu du pandemiaren aurreko egoera estruktural bat». Jada, 2019an, lehen arretako langileek «hiru greba egun» egin zituzten orduan bizi zen egoeraren larritasuna salatzeko. «Lehen arretako osasun zentroenatarietan,asteajoanastea etorri egin zituzten elkarretaratzeak. Gaur egun, bi urte geroago, okerrera egin du egoerak».
Kolektiboaren «lan baldintzak eta herritarrei eskaintzen zaien arreta kalitatea prekarizatzeaz» gain, «pandemia aitzakia bihurtu da Osakidetzak murrizketak aplikatu, eta pazienteak osasun publikora iristea zailtzeko». Horrekin guztiarekin batera, «plangintzarik eza, errefortzurik eza eta inbertsiorik eza» ere salatu nahi dituzte, eta pandemiaren kudeaketak eragindako lan kargaren igoera esponentziala dela eta, «lehen arreta itolarrian» dagoela.
Bost sindikatuen esanetan «premiazkoa» da Osakidetzaren aurrekontua «handitzea, EBko batez bestekora iritsi arte (BPGren %7), horren % 25 lehen arretara bideratuz»; plantillak «berehala indartzea» eta giza baliabide «nahikoz» hornitzea kategoria guztietan, «milaka plazasortuz aldi baterako milaka langile finkatzeko, «gehiegizkoaden aldi baterako kontratazioarekin amaitzeko eta lan-kargak arrazionalizatzeko»; gainera, premiazkotzat jo dute baita ere, «bajan dauden langileen ordezkoak lehen egunetik ipintzea».
Azken batean, «osasun publikoa eta, bereziki, lehen arreta lehenestea eta indartzea ekarriko duten estrategia bat. Urtarrilaren23anerekalera Hilaren 23rako ere, osasun publiko indartsu baten alde manifestatzeko deia egin dute SATSE, ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek. Egun horretan, Donostian, Bilbon eta Gasteizen egingo dira mobilizazioak