Herriko langabetuen errolda eguneratuko du Olaberriko Udalak
OLABERRIA // Olaberriko langabetuekin udalak osatuta daukan gaur egungo zerrenda urtarrilaren 31n baliorik gabe geratuko da. Beste errolda bat osatzen hasi da, lanik gabe daudenen egoera eta zerrenda gaurkotzeko. Olaberrian gutxienez sei hilabetean erroldatuta dauden langabetuek izena eman behar dute, baita lehen langabetuen erroldan inskribatuta zeudenek ere. Udal bulegora eskaera-orria, NA kopia eta langabetu ziurtagiriaren kopia eraman behar dira. Udaleko lanposturen bat lortzeko, ezinbestean erroldan izena emanda egon behar da.













