San Migeletako pilota txapelketa, aste honetan
Kirol proba jaietako asteburutik atera eta aste bete lehenago jokatuko da aurten.
San Migel pilota txapelketako finalistak eta irabazleak, iaz, taldeko argazkian. EzkiOn Martxan San Migel jaietako pilota txapelketako finalerdiak eta finalak jokatuko dituzte aste honetan Ezkion, jaietako asteburutik astebete aurreratuta.
Txapelketan Ezkio, Legazpi, Urretxu eta Zumarragako pilota eskoletako pilotariek hartuko dute parte. Ostegunean jokatu dituzte finalerdiak 17:00etan, aurrebenjamin, benjamin, kimu eta gazteen mailetan.
Aurrebenjaminak:
- Barroso eta Anette (Legazpi) -Unax eta Oier (Ezkio)
- Garcia eta Moreno (Legazpi) – Peru eta Ekain (Zumarraga)
Benjaminak:
- Egoi eta Eneko (Legazpi) – Miranda eta Sagasti (Legazpi)
- Markel eta Ekai (Legazpi) – Pueyo, Axen eta Guinea (Urretxu)
Kimuak:
- Madina eta Andueza (Urretxu) – Joanes eta Maddi (Legazpi)
- Gorjon eta Erostarbe (Urretxu) – Paul eta Ibarreta (Urretxu)
Gazteak:
- Eki eta Ur (Urretxu) – Pablo eta Oier (Zumarraga)
- Manex eta Ager (Zumarraga) – Amets eta Unai (Ezkio)
Ezkiokoak Legazpin
Finalak maiatzaren 3an izango dira, 16:30etik aurrera. Aurretik ordea, Ezkioko pilota eskolako pilotari batzuk Legazpiko Santikutz jaietako pilota txapelketa herrikoian parte hartuko dute datorren maiatzaren 1ean. Unax Fernandezek eta Ekain Iturriotzek osatutako bikoteak aurrebenjaminetako B saileko finala jokatuko dute Urbeltz pilotalekuan eta gazteen mailako A saileko finalean, berriz, Amets Gabilondo eta Unai Mendizabal arituko dira.













