XI. Udako Futbol Teknifikazio campuseko izen-ematea ireki dute
Sei aste izango dira aukeran: ekainaren 22tik 26ra, ekainaren 29tik uztailaren 3ra, uztailaren 6tik 10era, uztailaren 13tik 17ra, uztailaren 20tik 24ra eta uztailaren 27tik 30era.
Igartza futbol zelaia.Beasain KE Beasain Kirol Elkarteak XI. Udako Futbol Teknifikazio Kanpuserako izen-ematea ireki du. Ekainaren 18a izango da izena emateko azken eguna.
Sei aste daude aukeran: ekainaren 22tik 26ra, ekainaren 29tik uztailaren 3ra, uztailaren 6tik 10era, uztailaren 13tik 17ra, uztailaren 20tik 24ra eta uztailaren 27tik 30era. 09:00etatik 13:00etara izango dira saioak, Igartza futbol zelaian. Haurtzaindegi zerbitzua egongo da 08:30-09:00 eta 13:00-13:30 bitartean.
Aste bateko prezioa 100 eurokoa da, bi astetakoa 180 eurokoa, hiru astetakoa 250 eurokoa, lau astetakoa 310 eurokoa, bost astetakoa 360 eurokoa eta sei astetakoa 400 eurokoa.
Beasainke.com webgunean dagoen inprimakia beteta egin behar da izen-ematea.













