Azintzio jaiak antolatzeko lehen bilera egingo dute
LEGORRETA // Bi urte herriko jaiak ospatu gabe igaro ondoren, aurtengo maiatzean bai, Azintzio jaiak ospatzeko lanean jarriko dira herriko eragileak. Lehenengo bilera gaur arratsaldean egingo dute, udaletxean izango da, eta 18:00etan emango zaio hasera bilkurari. Ohi bezala, ekarpenak jasotzeko balioko du bilerak.













