Mahai jokoak eta 'Apaiz kartzela' ikuskaria Olaberrian
OLABERRIA // Olaberriko Kulturaldiak bi ekitaldi izango ditu aste honetan. Bihar, helduen mahai-joko txapelketak jokatuko dituzte, 16:00etatik aurrera, helduen elkartean (Ihurre). Ostiralean, Apaiz kartzela dokumental emanaldia egingo dute, udaletxean 18:00etan. Ritxi Lizartza zuzendaria eta Xabier Amuriza bertan izango dira.













