Bi dokumental aurkeztuko dituzte gaur, 19:00etan
SEGURA // Iparra-Hegoa hilaren 28an hasiko da apirilaren 3ra arte. Kultur astez kanpoko ekitaldien barruan, gaur bi dokumentalen aurkezpena egingo dute: Tenpraren guarpena eta Periferiaren mugak. Kultur etxean izango da, 19:00etan. Astelehenean ekingo diote egitarauari. Egunean zehar Baionako Estitxu Robles Arangiz Kolegioko ikasleak Seguran izango dira, eta 19:00etan hitzaldi-elkarrizketa egingo dute kultur etxean, Hezkuntza arauak Euskal Herrian gaiaren inguruan. Iban Thikoipe, Nora Salbotx eta Asier Lauzirika izango dira hizlariak.













