Larunbateko bazkariko sarrerak lortzeko azken eguna
SEGURA // Udalerri Euskaldunen Eguna izango da larunbatean Seguran, Euskara aiden! lelopean. 14:30ean, bazkaria izango da plazan. Bazkarirako txartelak tabernetan, udaletxean eta liburutegian daude eskuragarri, helduentzat 18 euroan, eta umeentzat 6 euroan. administrazioa@uema.eus helbide elektronikoan ere eskuratu daitezke. Gaur da azken eguna txartelak hartzeko.













