Finalaurrekoa irauli, eta palako Herriartekotik kanporatu dute Olaberria
Bederatzigarren finala jokatzetik urrats txiki batera geratu da Olaberria, Gipuzkoako Herriarteko pala txapelketan. Errenteriak kanporatu du, finalaurreko itzulikoan, ostiralean, oso aldeko zeukan markagailua iraulita.
Errenteriako jardunaldian, 2-0eko aldeko emaitza defenditzea zegokion Olaberriari. Baina engainagarria ere bazen. Joanekoan, bi partidak irabazi zituzten goierritarrek, baina 35-30 eta 40-37, errenteriarrek ahalmena bazutela garbi utzi zuten.
Ostiralean 35-17 menperatu zituzten Eskisabel-R.Pichel errenteriarrek Gari Arrieta eta Imanol Olaran, paleta larruz. Pala motzekoa irabazi beharra suposatu zien horrek, tanteo baxuagatik. Baina 40-25 galdu zuten Xabi Berasategik eta Josema Garridok, Martinez-A.Pichelen aurka.
Arrietaren azken partida ofiziala izan da. Goiberri-k elkarrizketa argitaratuko du, ostiralean.













