Hostozabalen basoen praktika, Olaberrian
Hostozabal zuhaitzen basoetan egin beharreko kudeaketei eta zainketei buruzko jardunaldi praktikoa emango dute, bihar goizean, Olaberrian. Mota horretako basoak ugaritzen ari diren arren, nola kudeatu oso ondo ez dela jakiten ohartu dira adituak. Bihar, Olaberriko baso pribatu batean, praktikan zer eta nola egin behar den azalduko dute.
Udalak antolatu du saioa, eta Basoa Fundazioko Aitor Onaindia mendi ingeniaria eta Gipuzkoako Baso Elkarteko Eneko Iturbe ingeniaria izango dira xehetasunak ematen. Edonorentzat irekitakoa da. Udaletxe aurrean 10:00etan elkartuko dira.













