Aizpeatik Barnaolaraino, burdin mineralaren bideari jarraika
Igandean, Europako Ondarearen Jardunaldien barruan, bisita gidatua egingo da meatze gunetik hasita. Aurrez izena eman behar da.
Europako Ondarearen Jardunaldien harira, Aizpeako meatze gune inguruan bisita komentatua egingo da igandean. Aizpeako meatze gunetik hasita, bertan erausi eta kiskalitako burdin mineralak aireko kable bidez egiten zuen bidea jarraituko dute parte hartzaileek. Aizpeatik Barnaolaraino joango dira. Mineralak bide hori egiten zuen XX. mendearen lehen bi hamarkadetan. The Cerain Iron One konpainia ingelesak kudeatzen zuen eremua garai hartan. Lan baldintzen, hazkunde ekonomikoaren edota azpiegitura berrien inguruko azalpenak emango dituzte.
10:00etan hasiko da bisita, Aizpitta Bisitarien Gunean. Doan izango da, baina aurrez izena eman behar dute interesa dutenek 43 80 15 05 telefono zenbakira deituta edo turismobulegoa@zerain.eus helbide elektronikora idatzita. Aizpeara autobusez itzuliko dira bisita amaitzean.