'Gizonak parekidetasuneruntz' tailerrerako izena eman behar da aurrez
Urriaren 29an izango da tailerra, kultur etxean. Izena emateko epea urriaren 26an bukatuko da.
Segurako Udalak eta Hiruki Larroxak antolatuta, urriaren 29an ‘Gizonak parekidetasuneruntz’ tailerra egingo da Segurako Kultur Etxean, 10:00etatik 13:00etara. Saioaren helburua generoak jendartean duen garrantzia identifikatzen hastea da, gizontasuna bera eraikitzerako orduan horrek duen pisua aztertuz. Egunerokotasunean gizon izateak duen inpaktua ikusi eta parekidetasuneranzko jarrerak eraiki ahal izateko proposamenak aztertuko dira. Maskulinitatearen inguruan hausnartuko da tailerrean, maskulinitate horrek sor ditzakeen zauriak agerian uzteko. Aurrez izena eman behar dute parte hartu nahi dutenek, urriaren 26a baino lehen, helbide honetan.













