Bertso txapelketa nagusira joateko autobusa Seguratik
SEGURA // Hitz edo irri, euskaraz elkarri elkarteak autobusa antolatu du abenduaren 18an Iruñean jokatuko den Bertso Txapelketa Nagusiko finalera joateko. Autobusa 08:00etan aterako da plazatik, eta itzuluera finala bukatu eta ordu erdira izango da. Prezioa 15 eurokoa da. Joan nahi duenak Atsedena elkartean eman behar du izena.













