Mikel Urretagoienak bakarkako lehen diskoa grabatu du
Bateria jotzaile ordiziarrak OnaEtxea estudioan egin ditu grabaketa lanak, hainbat musikarik lagunduta.

Mikel Urretagoiena konpositore eta bateriajole ordiziarrak bere lehenengo bakarkako diskoa grabatu zuen aurreko asteburuan, OnaEtxea Estudioan. The Machetazo, Primital Band edota Trezz bezalako proiektuetan buru-belarri aritu ondoren, bere lehenengo diskoa izango dena prestatzen dabil, dagoeneko grabaketak eginda. Berak konposatutako abestiez osatutako lana izango da.
Ver esta publicación en Instagram