Majori kiroldegiko tabernak ekintza osagarriak antolatu ditu
Larunbatean yoga eta gosaria izango dira, 5 euroren truke.
Majori kiroldegiko tabernan jarduera bereziak antolatzen ari dira pasa den astetik. Izan ere, kiroldegia eta taberna 2020an berritu zituzten, eta kiroldegiko jarduerak ezagutarazi, ostalaritza zerbitzua ezagutarazi eta kirola eta osasuna sustatu nahi dituzte orain Majoriko arduradunek.
Proposamen ugari antolatu dituzte. Batetik, ostegunetan, 19:00etatik 20:00etara bitartean, pintxo potea izango dute. Bestetik, astelehenetik ostiralera bitartean, 10:30etik 12:30era eta 17:00etatatik 19:00etara bitartean, jan-edana prezio bereziak eskainiko dute.
Familia planak
Familian egiteko planak ere antolatu dituzte, Majori Familian izenburupean. Ostiraletan 17:30etik 19:30era bitartean, «begirale batekin eskulanak egiteko tartea izango dugu Majoriko tabernan».
Yoga eta gosaria
Azaroaren 30erako berriz, saio berezia antolatu dute, yoga eta gosaria uztartuz. «larunbatean yoga saio batez gozatu eta ondoren Majoriko tabernan gosaltzeko aukera izango duzu 5 euroren truke. Majoriko app-an, majori@majori.eus edo harreran eman behar da izena».