Mus txapelketa izango da larunbatean, Ezkioko frontoian

Mus txapelketa antolatu dute Ezkion, larunbat honetan, 16:00etatik aurrera frontoian. Izen ematea 15:30ean irekiko dute eta bikoteko 40 euro ordaindu beharko da. Lehenengo bikotearentzat 700 euroko diru saria eta txapela izango dira. Bigarrenarentzat, 300 euro eta saskia eta hirugarrenarentzat, 150 euro eta saskia.