Dantza saioa eskainiko du Oihane Vicentek Igartubeitin
Familiei zuzendutako ekimena da eta ekainaren 14an burutuko da. Dagoeneko irekita dago izen ematea.

Emozioak dantzan familiei zuzendutako saioa eskainiko du Oihane Vicente dantza mugimendu terapeutak Ezkioko Igartubeiti baserrian, ekainaren 14an. Ikasturteari amaiera emateko antolatutako saioetako bat da hau, “dantza, natura eta emozioak erdigunean jartzen dituzten dinamikak egingo ditugu baserrian zehar”, aurreratu dute Igartubeititik.
Ekimena 5 urtetik gorako seme-alabak dituzten familiei zuzenduta dago, ekainaren 14an izango da, larunbata, 16:30ean hasita. Haur bakoitzak 3 euro ordaindu beharko du parte hartzeko. Informazioa eta izen ematea igartubeiti@gipuzkoa.eus-era idatzita edo 943 72 29 78 telefonora deituta.