Lazkaoko kiroldegia itxita egongo da ekainaren 13tik 15era
Ekainaren 13an 14:00etatik aurrera itxiko da eta lan espezifikoek igandera arte, ekainak 15, iraungo dute.

Lazkaoko Kiroldegiko lanek aurrera jarraitzen dute, eta nahiz eta une honetan bi igerilekuak erabiltzeko prest egon, datorren asteburuan, ekainaren 13tik 15era bitartean, itxita egongo da lan espezifikoak egiteko. Ekainaren 13an 14:00etatik aurrera izango da behin-behineko itxiera eta igandera arte iraungo duela aurreikusten da. Esku-hartze hau kiroldegiko proiektuaren parte da, espazio biak batzea eta haien artean dagoen itxiera kentzea helburu duena, erabiltzaile guztien beharretara egokituko den kirolgune bakarra sortzeko.
Hala ere, Lazkaoko Udalak gogorarazi du orain berri martxan dagoen “laguntza pasabidea” behin-behinekoa dela, eta abuztuan beste “itxiera luzeago bat” aurreikusten dela, obretan sakonago aurrera egin ahal izateko. Herritarren ulermena eta lankidetza eskertu du.