'Altzo' bigarren eta Maide Garmendia hirugarren, Etxalekun
Almitza Sega Elkarteak antolatutako XV. Euskal Herriko Bakarkako Sega Ligako bigarren saioa izan da. Izar Mendizabalek hirugarren egin du haurren mailan.

Almitza Sega Elkarteak antolatutako XV. Euskal Herriko Bakarkako Sega Ligako bigarren saioa jokatu da pasa den larunbatean Etxalekun (Nafarroa). Goierritik, sei zaldibiar ari dira lehian: Mielmari Jauregi ‘Altzo’, Josu Mendizabal eta Beñoat Aiestaran gizonezkoetan, Maide Garmendia eta Susana Lopez emakumezkoetan, eta Izar Mendizabal haurretan. Etxalekun, bigarren geratu da ‘Altzo’, hirugarren Maide Garmendia, eta hirugarren Izar Mendizabal.
Hauek izan ziren emaitzak:
Emakumezkoak
- Alaitz Imaz Tolosa
- Luixa Uzkudun Etxenagusia
- Maide Garmendia Jauregi
- Ainara Otamendi Elizalde
- Izadi Arrospide Uzkudun
- Irati Astondoa Zuloaga
- Jugatx Agirre Zubizarreta
- Susana Lopez Bigas
- Sheyla Sarasola Mugertza
Gizonezkoak
- Julen Gabirondo
- Mielmari Jauregi ‘Altzo’
- Amaiur Arrospide Uzkudun
- Jon Otegi
- Oier Urkola Arotzena
- Josu Mendizabal Zubeldia
- Mikel Lizartza Colomo
- Beñoat Aiestaran
- Manex Olaiz Etxeberria
Beteranoak
- Pabi Astondoa Egiluz
- Joakin Garmendia Garmendia
Gazte emakumezkoak
- Izadi Arrospide Uzkudun
- Inge Goikoetxea Harrizuri
- Lorea Zunzunegi Adurriaga
Gazte gizonezkoak
- Manex Olaiz Etxeberria
- Mattin Etxarri Ripalda
- Harri Mitxelena Mazkiaran
Haurrak
- Mari Olazar Aranzabal
- Xuban Gartzia Arias
- Izar Mendizabal Zubeldia
- Haizea Larrañaga Etxarte
- Claudia Pellus Leal
- Irati Tome Tena
- Aner Zunzunegi Adurriaga
Hiru kanporaketako liga da. Lehena maiatzaren 25ean jokatu zuten Goiatzen. Etxalekukoa izan da bigarrena, eta hirugarrena ekainaren 28an izango da, Hernanin. Hiru probetan emaitzarik onenak lortu dituzten segalariek osatuko dute euskal ordezkaritza Bavarian (Alemania) jokatuko den Europako Sega Txapelketan.