Irene Paredes, igandean ETB2ko 'A un metro' saioan
Juan Karlos Etxeberria kazetariak gidatutako programan, futbolari legazpiarraren ibilbidea errepasatuko dute.
Irene Paredes, euskal futbolaren historiako jokalaririk sarituenetako bat, izango da igande honetako A un metro telebista saioko gonbidatua. Bere ohiko lan-lekuan, Bartzelonako Johan Cruyff kirol gunean, egingo dio elkarrizketa Juan Carlos Etxeberria kazetariak Barçako kapitainari. Legazpiarraren ibilbidearen errepasoa egingo dute: txikitatik lanerako eta nahiak betetzeko izan duen grina; herriko taldean hasi eta elite mailan jokatzeraino emandako urratsak; emakumezkoen futbolaren bilakaera…
Futbol zelaietan ez ezik, handik kanpora bizitako gertaerak ere gogora ekarriko dituzte solasaldian: profesionalen baldintzetara iristeko nola borrokatu diren, selekzio barruko gorabeherak, eta Munduko Txapelketan eskuratutako garaipen “gazi-gozoa”.
Arlo pertsonalaz ere mintzatuko dira: aitaren heriotza, amatasuna, familia eta etorkizuna.
A un metro saioa igandean izango da ikusgai, 22:15ean, ETB2n eta ETB ON plataforman.













