La Bellota extremadurar zentroak urteroko kultur asteari ekingo dio gaur
Extremadurako jatorria duten legazpiarren elkarteak herritar guztientzako egitaraua prestatu du. Gaurtik hurrengo asteko larunbatera arte, era askotako ekitaldiak izango dira.
sdr La Bellota extremadurar zentroak urteroko kultur astea ospatuko du, gaurtik hilaren 24ra. irekiera ekitaldia gaur izango da 18:00etan San Ignazio auzoan duten egoitzan. Elkarteko lehendakariak ongi etorria egingo du eta ohorezko ardoa eskainiko die bertaratzen direnei. Hortik aurrera, ekitaldiz beteriko egitarauari ekingo diote, eta gehienak San Ignazioko egoitzan izango dira.
Bihar haurren eguna da, eta igandean gozogintzari egingo diote lekua. Astelehenean kakorratz lanak egingo dituzte, eta hurrengo hiru egunak ohiko txapelketentzako gorde dituzte: tutea, dominoa eta Extremaduran oso zabalduta dagoen cuatrola karta jokoa. Gozogintzan, kakorratzetan eta jokoetan parte hartzeko, bellotalegazpi@hotmail.com helbidera idatzi behar da.
Ostiralean Extremadurari buruzko dokumental bat eskainiko dute, eta larunbatean itxiko dute kultur astea, bermuta hartuz eta txapelketetako sariak banatuz.
EGITARAUA
Urriak 16, ostirala
18:00. Presidentearen ongi etorria eta ohorezko ardoa eta luntxa guztientzat.
Urriak 17, larunbata
17:00. Haurren eguna: jolasak eta askaria.
Urriak 18, igandea
10:00. Extremadurako gozogintza tradizionalaren tailerra eta dastaketa.
Urriak 19, astelehena
17:00. Kakorratz tailerra.
Urriak 20, asteartea
18:00. Kuatrola lehiaketa.
Urriak 21, asteazkena
18:00. Tute lehiaketa.
Urriak 22, osteguna
18:00. Domingo lehiaketa.
Urriak 23, ostirala
18:00. Extremadurari buruzko dokumentalaren proiekzioa.
Urriak 24, larunbata
Kultur astearen amaiera: bazkideen bermuta eta sari banaketak.













