Zaldibiako mondeju lehiaketan parte hartzeko urriaren 23rako eman behar da izena
Ohi bezala, urriko azken igandean ospatuko da Zaldibiako Ardiki Eguna.
Mondejuak eltzeetan, Zaldibiako Ardiki Egunean. Iñaki Gurrutxaga Zaldibiako Ardiki Elkarteak prest du dena urriaren 25ean ospatuko den Ardiki Egunerako. Bi lehiaketa izaten dira egun horretan, aurten 31. aldiz jokatuko den Mondeju lehiaketa eta 28. edizioa duen Aralarko gazta lehiaketa.
Mondeju lehiaketan parte hartu nahi dutenek urriaren 23rako eman behar dute izena 650 354 379 zenbakira deituz edo ardikielkartea@gmail.com posta elektroniko helbidera idatziz. Partaideek bost kana mondeju aurkeztu beharra dauzkate lehiaketa egunean, haien salda eta guzti. Mondejugileek 25na euro jasoko dituzte parte hartzeagatik.














