Zuhaitzaren Soinua txalaparta taldeko Jesus Mari Dominguez ‘Bulli’ eta Mikel Elgarresta Malagara joango dira hilaren 24an. Lau egun emango dituzte bertan. Malagakoek Unescok Antequerako trikuharriak Munduko Ondare izendatzea nahi dute
Gorka Hermosa konpositore eta akordeoi jotzaile urretxuarrak CIA-IMC-UNESCO Composition 2013 saria jaso berri du. Victorian (Kanada) abuztuan egin den Coupe Mundiale d´Acordeon nazioarteko lehiaketan eman diote saria, Paco izeneko bere lanagatik. Urretxuarra ez zen bertan izan, baina «pozik» dago errekonozimenduarekin. Lana Paco de Lucia gitarra jotzaileari omenaldia da, eta epaimahaiak Hermosak akordeoia bezalako musika tresna bat flamenkoarekin uztartzeko egin duen ahalegina baloratu du.